08 Feb, 2019

Proiektua gaur egun Animazio Soziokulturalaren, Boluntariotzaren eta Aisialdiaren arloan lan egiten duen Hezkide Eskolak, Donostiako Elizbarrutiko zerbitzuak, eta Bakeola, Bizikidetza, Gatazka eta Giza Eskubideak zentroak sustatu zuten.

Probintzia arteko jardunaldi batzuk egin zituzten, hiru elkarrizketako ziklo batez osatuta. Elkarrizketa-formatuko lau topaketa.

Asmoa izan zen ikuspegi feministatik erlijioen arteko elkarrizketari ekarpena egitea. Batetik, komunitate erlijiosoen baitan emakumeak duten rola eta irudia zalantzan jarriz; izan ere, emakumeek, edozein fedetakoak izan arren, patriarkatuari atxikitako ohiko arazoen mende daude. Bestalde, ikuspegi feministak aniztasun erlijiosoaren kudeaketa positiborako zer ekarpen egin dezakeen jakin nahi genuen.

Landutako gaietan erreferentziazkoak diren pertsonekin lau topaketa egin ziren (elkarrizketa bideratzen eta moderatzen zuen pertsona batekin), eta jendeari ere parte hartzeko aukera eskaini zitzaion.

Euskal Autonomia Erkidegoko bi hiritan batera egin zen, Donostian eta Bilbon.

  • Lehen topaketa (urriaren 29an Donostian eta urriaren 30ean Bilbon):

Bi emakume, Pepa Torres, Katolizismoari lotutakoa, eta Natalia Andujar, Islamari lotuta, aritu ziren bakoitzak bere komunitate erlijiosoetan identifikatutako patriarkatuaren inguruko zailtasunei buruz hizketan. “Emakume sinestunak” izateari lotutako estigma sozialei buruz hausnartu zuten eta aniztasun erlijiosoaren kudeaketa positiboari ekarpena egin zioten ikuspegi feministatik.

  • Bigarren topaketa (azaroaren 12an Donostian):

Bi lagunek, Mabel Cenizok, Caritas Gipuzkoa eta Xabier Andonegik, Donostiako bikarioak, teologian aditu eta Katolizismoa profesatzen dutenak izanik, erlijioen arteko bizikidetzaren egungo egoerari buruz hitz egin zuten, eta feminismoari lotuta komunitate erlijioso horrek, katolizismoak, aurrean dituen barneko erronkak aipatu zituzten.

  • Hirugarren topaketa (azaroaren 26an Donostian):

Bi lagun, Saad Malec Subeir, Jatorkin etorkinen aldeko elkartekoa, eta Tarana Karim, Giza Eskubideen aktibista, komunitate islamikoari lotutakoak biak, erlijioen arteko bizikidetzaren egungo egoerari buruz hizketan aritu ziren, eta feminismoari lotuta komunitate erlijioso horrek, islamak, aurrean dituen barneko erronkak aipatu zituzten.

Topaketetara gerturatu zirenen balorazioaren arabera, gai oso interesgarria da eta sakontzen jarraitu beharra dago. 60 lagun inguru bertaratu ziren, eta adituekin batera, erlijioari buruz sortzen ditugun estereotipoen inguruan hausnarketak eta ikaskuntza partekatuak sortu genituen, eta erlijioen arteko topaketen inguruan gertatzen ari den aurrerapen lasai eta isila aipatu zuten, baita gai horretan genero-ikuspegia sartzearen garrantzia ere.