22 Nov, 2022

garapen_komunitarioa_gjh
Azaroaren 17an, EDE Ezagutzak eta Europe Direct erakundeak batera antolatuta, GJHei buruzko jardunaldi bat egin genuen, eta, zehazki, gure egunerokotik sarritan pentsatu ohi duguna baino askoz hurbilago dauden tresnak nolakoak diren aztertu genuen. Jardunaldiaren helburua GJHen eta Agenda 2030en gainean hitz egin eta gogoeta egitea izan zen, hobeto ezagutu ahal izateko, gure eguneroko bizitzara hurbiltzeko, zertarako balio duten ulertzeko, zer esan nahi duten, zer zehaztapen dituzten eta inor atzean uzten ez duen mundua eraikitzeko nola lagun diezaguketen argitzeko asmoarekin.

Asier Aranbarri Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Sozialeko Zuzendariaren hitz batzuekin hasi zen saioa, eta Euskadi arlo horretan egiten ari den apustua azaldu zigun. Jarraian, Joint Research Centre/Europako Batzordeko Ikerketako Zentro Komuneko Alice Siragurak Europar Batasunak GJHak tokiko esparrura ekartzeko dituen politikak azaldu zizkigun.

Baketik Fundazioko Maider Marañak hurbilpen bat egin zigun Agenda 2030 nola ulertzen dugun eta errealitatean nola ikusi beharko genukeen azalduz. Beste tresna-gako batzuekin ere alderatu zuen, hala nola giza eskubideekin edo Agendan bertan ageri ere ez diren beste arlo batzuekin.

María Lópezek aurkeztu zuen actueight.org proiektua baliagarria izan zen gure bizitzan txertatzen eta mundua isilean hobetzeko balio duen kontsumo kontzienterako aplikazioa ezagutzeko. Gure egunorokora ondoen egokitzen diren erronkak aukeratzen ditu eta modu erraz eta praktikoan lortzen ditu, ohitura jasangarriagoetara eboluzionatzeko eta ekintza txikiak eginez aldaketa handiak lor ditzakegula egiaztatzeko.

Udalerriek ere badute zeregina eta Agenda 2030 ezartzeko esperientziak garatzen dituzte. Xabier González Vegas IHOBEko Ingurumeneko Jasangarritasun Saileko zuzendariak GJHei buruz hitz egin zigun, itxuraz urruna den gai gisa, guztiok hurbiltzen gaituena, ekintzak, estrategiak eta ahaleginak partekatzea ahalbidetzen digun hizkuntza komun gisa, etorkizun iraunkorrago baterantz jotzea besterik ez den helburu partekatu batean. Gure lurraldean, apustu hori Euskadiko ehunka herri eta hirik beren Agenda 2030en alde egiten dituzten lanetan zehazten da, Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien sarearen ikuspegitik, eta Eusko Jaurlaritzako ingurumen-zentroen Ekoetxea sareaz ere hitz egin zigun.

Kasu praktiko gisa, Ordizia 2030 ekintza-plana gauzatzeko prozesua eta etorkizuneko erronkak laburtu zituzten Adur Ezenarro alkateak eta Maitane Alvarez alkateordeak.

 

Jardunaldiaren amaieran, hitz egiten jarraitu genuen aperitiboarekin, eta gai guzti horien gainean testuinguru informalean solas egiteko eta komentatzeko aukera eman zigun.

BIDEOA: Asier Aranbarri eta Alice Siragusa

BIDEOA: Maider Maraña eta María López

BIDEOA: Xabier González, Adur Ezenarro eta Maitane Álvarez