13 Nov, 2019

haritu_mas_que_taller_1
Gure lankide Diana Francok, EDEk eta Azkuna Zentroa –Alhóndiga Bilbaok sustatutako Haritu Kultura Digital eta Teknologiako Laborategiaren koordinatzaileak, Bakarrik Dauden Adingabe Atzerritarrekin (BDAA) burututako Teknologiaren eta Fabrikazio Digitalaren Hastapenei Buruzko lehenengo tailerrean izandako esperientzia hunkigarria kontatu digu:

2019ko irailaren 16an, Suspergintza EDE Fundazioak Haritu Kultura Digital eta Teknologiako Laborategia eta Bakarrik Dauden Adingabe Atzerritarrentzako Teknologiaren eta Fabrikazio Digitalaren Hastapenei Buruzko Tailerra abiatu zituen.

Suspergintza EDE Fundazioak eta bere eragile sareak kasuistika ondo ezagutu izanagatik ere, niretzat zerbait berria izan da beste kultura bateko gazteekin lan egitea. Areago, programa hain zabala izanda. Hasiera batean, denak ondo funtzionatuko zuelakoan, 90 orduko programa bat diseinatu nuen, bai eta programa hori gauzatzeko behar nituen gune, tresna eta beharrizan tekniko guztiak ere. Baina errealitatea ezberdina da, eta beti bezala, berriz kokatzen zaitu.

Taldeak oso lotsakor jokatu zuen hasieran, baina era berean gazte ekinez osatua zegoen. Bizitzan dituzten zailtasunak gorabehera, “irla” honekin, haientzat laborategia uharte bat baita, erabat konprometitu ziren. Hala, pixkanaka-pixkanaka, batzuk bitartekari lana egiten hasi ziren, hala hizkuntza hobeto ezagutzen zutelako nola haien ibilbideetan bizi zutenagatik. Mohamed Talal-ek ere asko lagundu zigun bitartekotza lan horretan. Nire eginkizuna asko erraztu zuen Talalek: ariketa edo egiteko bat proposatzen nien gazteei, oinarrizko kontzeptu batzuk azaltzen nizkien, eta haien kabuz lana aurrera ateratzen zuten.

Trebakuntza-saio hau ez da arautua. Saioaren helburua ikastea da, gozatzea ikasten duten bitartean, eta haien ibilbideentzat interesgarriak izan daitezkeen ezagutza teknologikoak jasotzea.

Emaitza baztertuta, tailerraren prozesuan zentratu ginen. Gauza batek beste bat ekarri zuen, eta ondorioz,  buru-belarri sartu ginen haien eginkizunetan. Lan handia egin zuten haien proiektuak gauzatzeko, eta horrela jarraitu zuten azken egunera arte, lan eta lan.

Khadinek gogoeta interesgarri bat egin zuen azken egunean, eta taldeko ebaluazio irekia ere egin genuen: “Tailerrean gehien gustatu zaidana elkarlana izan da, elkarri lagundu izana”.

haritu_2

Gure itxaropena da elektronika, diseinua eta fabrikazio digitalaren bidez, haien buruetan bizitza pertsonal eta profesionaletarako baliagarriak izan daitezkeen konexioak sortu izana, erakutsi zituzten gaitasun baliotsuak ahaztu gabe, elkarlana, jakingura eta pertseberantzia.

Horrekin batera, tailerrean parte-hartu zuten gonbidatuen lana ere nabarmendu nahiko nuke: Kooperatibismoaz hitz egin zigun Elkarlaneko kide Norberto Alboniga; 3D Lan-eko kide Alberto Martinez, zeina fabrikazio digitalaz aritu zen aniztasun funtzionalaren esparruan; eta azkenik, tailerraren ostean, gazteek LHn eman ditzaketen lehen urratsak aztertu zituen Maristak ikastetxeko Daniel Irazola.

Hemendik onena opa diegu.

Egitasmo hau ondokoen laguntzarekin gauzatu da:
  • Mutua Madrileña Fundazioaren STEAM Inklusioa programa
  • Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao.
Eta gazteen artean proiektu hau hedatzen lagundu diguten eragile guztiak.
Eskerrik asko!