13 Jun, 2023

2021-2022 ikasturtean, lehen aldiz, monografiko bat eskaini genien Aisialdi Hezitzaileari lotutako pertsonei. Bertan, tratu onari eta haurren eta nerabeen babesari buruzko informazioa eta prestakuntza jaso ahal izan zen, baita adingabeekin lan egiten duten pertsona eta erakunde guztiek bete behar dituzten arau-inplikazio berriak ezagutu ere.

Askotariko baina oso aberasgarria den talde batekin lan egin genuen,  aisialdiko taldeetako begiraleek, skoutek, beste aisialdi-eskoletako koordinatzaile eta irakasleek eta gizarte- eta hezkuntza-proiektuen arduradunek osatuta. Talde horretan, kontzeptuak jorratzen hasi ginen, beste batzuek erabiltzen duten indarkeria desmitifikatzen, geuk ere sortu dugula ulertzeko, eta ikasleek partekatzen zituzten ideiei eta esperientziei hitzak eta gakoak jartzen lagundu genien.

Prestakuntzak 12 ordu izan zituen, eta 2021eko ekainean onartutako Haurrak Babesteko Legearen arau-esparrua ere jorratu genuen, baita EAEko estrategia edo GJHak ere, eta gure erakunde bakoitzaren errealitatetik zer suposatzen duen eta nola erantzun dezakegun ulertzen lagundu genuen.

Prebentziotik abiatuta lan egiteko tresna batzuk eskaini genituen: langileak hautatzea, jokabide-kodeak egitea, arrisku-mapak egitea, protokoloak diseinatzea, eragile guztien parte-hartzea eta haurren protagonismoa. Gainera, babes-ordezkariaren figurari heldu genion, haren funtzioak, zereginak, izan behar dituen baliabideak hedatuz, eta gure erakundeetatik haren zeregina nola erraztu ikusi genuen.

Zalantzarik gabe, oso espazio probetxugarria sortu zen, eskaintzen eta aberasten jarraituko duguna.