11 Mar, 2021

olakueta_lab_1
Familian gauza asko egin daiteke, eta batez ere larunbat goizetan. Askoren kasuan, gorputzak eskatzen digu mugitzea, haizea hartzea edo txango bat egitea. Errutinatik ateratzea.  Buruak, gorputzarekin konektatuta, asko gozatzen du. Baina, batzuetan, pantailak erakargarriegiak izaten dira eta batez ere txikienen kasuan, eta geure burua prestatzen ez badugu eta hori ulertzeko haiek ere prestatzen ez baditugu, gure arreta eta energiaren gaineko kontrola galduko dugu.

Iberdrola Fundazioari “Barneratze digitala hezkuntza-normaltasun berrian” proiektua aurkeztu genionean, batez ere bazterketa jasateko arriskuan zeuden familiek beren seme-alabekin ikasiz gozatu ahal izateko  proiektua garatu nahi genuen, aurreikuspenik ezarrita ez zuten guneetan.

Baina nola egin daiteke hori arlo digitalaz hizketan ari garenean? Nola egin hori pantailek gure gorputzak gure buruetatik eta inguruan ditugun pertsonengandik berriro deskonektatzea ekidinda?

Ikas al dezakegu digitalaren inguruan pantailarik gabe? Guk baietz uste dugu.

Digitalaren azpian dagoen teknologia modu analogikoan gerturatzen joan gaitezke: elektronika, programazioa, telekomunikazioak.

Horretarako, eskulan txiki eta dibertigarriak erabil ditzakegu.

Eta teknologiek duten zentzuaren eta haien erabileraren inguruan hitz egin dezakegu, pantailak erdian izan gabe. Gurasoak, seme-alabak.

Eta, agian, aurretiazko kontzeptu horietatik abiatuta, pertsona bakoitzaren beharren arabera erabilera egokia zein den gertura diezaiekegu. Pribatutasunarekiko abegitsuak diren, erabakietan nahasten ez diren eta nabarmentzen ez diren tresna digital etikoak bilatu nahi ditugu.

Pandemia-garaian, askotan aipatu izan dugu arraila digitala eta ordenagailuekin eta Interneterako konexioarekin hori arintzen saiatu gara. Beharrezko tresnak diren arren, ez dira gurasoek beren seme-alabak hezteko ezinbestekoak. Agian, beharrezkoa litzateke haiekin egoten jakitea, erabiltzen dugun teknologiaren eta bere inplikazioen inguruko irizpideak izatea eta hori zentzuz erabiltzen jakitea.

olakueta lab 2

Olakueta Etxean, gai horiek guztiak arakatzen ari gara, hezkuntza-normaltasun berrian barneratze digitala haientzat zentzuduna den moduan nola garatu gaiaren inguruan familiekin batera ikasiz.

Larunbatean ireki ziguten atea; eskerrik asko Olakuetako taldeari eta familiei parte hartzeagatik.

Hauxe da geletako batean sortu dugun gunea; laborategia izena eman diogu, ez baita ohiko prestakuntza-unea. Izan ere, elkarrekin egoteko eta gozatzeko gunea da.

Familiekin ideia horren inguruan hitz eginda, orain entzute-fasean barneratuago daude; eta, agian, saio batzuen ondoren, proposamenen bat egingo dute.

Olakueta Etxearen asmoa da familiak 4 saio ingurutan elkarrekin egotea eta, hortik aurrera, gurasoentzako prestakuntza-programa garatuko dugu.

Datorren larunbatean, elektronikarekin jarraituko dugu, baina plastilina oratzen, oso dibertigarria baita! Gainera, teknologia erabiltzen dugun moduaren inguruan hizketan hasten saiatuko gara.

olakueta lab 3