14 Apr, 2024

pad_bilbo
2022tik aurrera, Bilboko Udalak herritarren arteko eten digitala murrizteari ekin dio. Horretarako, EDE Suspergintzarekin batera, LAGUNTZA DIGITALERAKO GUNEA (PDG) programa jarri zuen abian 2022an. Programa horren bidez, Laguntza Digitaleko eta IKTetako Prestakuntzako Zerbitzua eskaini zen bazterkeria digitala jasateko arriskuan dauden pertsonentzat, batez ere adinekoentzat eta kolektibo kalteberentzat.

Joan den martxoaren 15ean PDG 23-24 itxi dugu, hasierako espektatibak baino emaitza handiagoekin, eta 2022ko esperientzia pilotuan jasotakoak baino askoz handiagoekin.

Laguntza digitalerako 11 gunetan jendearentzako arreta eman dugu. 7 Errekalde, Santutxu, Zorrotza, Otxarkoaga, San Agustin, Ibaiondo, Basurto eta Deustuko udal-zentroetan. Eta Elejabarriko aterpetxean, Ibaialde liburutegian eta Azkuna Zentroan.

Zerbitzua honelakoa izan da:

 

Zuzeneko Arreta Pertsonala:

Administrazioekin eta plataformekin izapide digitalak egiteko eta gailuak, batez ere mugikorra, erabiltzen ikasteko. Aurrez aurreko asistentzia, aurretiko hitzordurik gabe. Bi helburu ditu: erabiltzailea izapidea eginda atera dadila eta autonomiaz egiten ikas dezala.

PDG 2023-24 honetan 8.112 erabiltzailek hartu dute parte eta 13.003 kontsulta egin dira. Horrek esan nahi du 900 arreta baino gehiago ematen direla hilean, batez beste.

Erabiltzaile gehienak emakumeak izan dira ( % 62), 51 eta 70 urte bitartekoak ( % 46), espainiarrak ( % 68), gaztelaniaz hitz egiten dutenak ( % 97) eta baztertuta geratzeko arriskuan daudenak ( % 59).

Kontsulten  emaitzen % 95 positiboak izan dira, eta gehienak izapide digitalei (% 55), gailuen erabilerari (% 30) eta online zerbitzu/plataformei (% 15) buruzkoak izan dira. Aipatzekoa da izapideen % 65 Bilboko Udalarenak izan direla. Kontsulten iraupena 20 minutukoa izan da, batez beste.

 

IKTetako prestakuntza:

Eguneroko bizitzarako gestioei aplikatutako IKTetako prestakuntza, talde txikiko ikastaro-formatuan. 401 prestakuntza-ordu eman zaizkie 318 pertsonari (246 emakume), 18 gizarte-eragileko 49 taldetan.

Prestakuntza-asistentziak (egiten eta egiten irakastea) funtzionatzen duela jakinda, berriro egiaztatu dugu kasuen % 65ean eten digitala murriztu egiten dela.

PDG 24-25aren bila goaz!