20 Aug, 2019

oasis_lab_proyecti

OASISlab komunitatean garatzeko proiektua da; auzoko bizilagunek ideiak sortzen, esperientziak trukatzen eta eskuz esku lan egiten dute lankidetza, gizarteratzea eta komunitateko aktibismoa sustatzeko. http://emanhar.org/oasislab/que_es.php

Proiektu hau Emanhar eta OASIS Bizkaiaren (Kiribil Sareak eta EDE Fundazioak osatzen dugu) artean egin dugu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu du.

2017 urtean zehar garatu da, eta Oasis jolasaren bi esperientzia egin dira, bat martxoan zehar Hernanin, eta beste bat maiatzean, Donostiako Herrera auzoan.

OASIS hitzak leku atsegina iradokitzen digu, konfiantzazko lekua, ilusioz, pozez, edertasunez betetakoa, gure nahi eta desirekin bat datorrena.

Nahi dugun leku hori lortzeko eta ametsa ekintzara eramateko, Oasis Jolasaren metodologia jarri dugu praktikan, Elos Institutuak diseinatuta.

Jolas horren bidez, 25 lagun inguruz osatutako talde eragile heterogeneoa gonbidatu dugu 7 faseak egin ditzan: begirada, afektua, ametsa, zaintza, ekintza, ospakizuna eta ber-eboluzioa. Errepika daitekeen teknologia soziala da, azken 5 urteetan 250 esperientzia baino gehiago egin dira 20 herrialde baino gehiagotan.

OASIS jolasa partaidetzan oinarritako lan-dinamika dibertigarrien bidez egiten da, taldeko kohesioa eta konexioa sortuz, partaide guztiak ahaldunduz eta komunitatearen alde amets kolektiboa osatzeko ekintzara pasaraziz.

http://emanhar.org/oasislab/metodologia.php

Esperientziaren laburpen-bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=13ax8d7I2y8#action=share

HELBURUAK

ONURAK