22 Feb, 2019

EDE Fundazioak laguntza eta babesa eskaini dizkio Santurtziko Udalari SANTURTZI ADEITSUA ADINEKOEKIN estrategia diseinatzeko, antolatzeko, planifikatzeko eta garatzeko. Adinekoen parte-hartzea eta ahalduntzea indartzeko eta komunitate adeitsuagoa sustatzeko jarri zen programa abian, adinekoen potentziala aprobetxatuz eta zahartzaro aktiborako aukerak sortuz. Horretarako, adinekoak komunitateko kide sentitzea eta programaren, proiektuen eta ekimenen garapenean parte hartzea sustatzen du programak, Santurtziko adinekoek osatutako talde eragile bat sortuta.

Programak zenbait galdera eta erronkari erantzuten die: «Zenbaterainoko adeitasuna du Santurtzik adinekoekin?, Zertan eta nola egingo dugu Santurtzi adeitsuago?» Adeitasuna zortzi arlotan: kanpoko espazioak eta eraikinak, garraioa, etxebizitza, gizarteko parte-hartzea, begirunea eta gizarteratzea, herritarren parte-hartzea eta enplegua, komunikazioa eta informazioa, komunitateko zerbitzuak eta osasun-zerbitzuak.

Eta horretarako, adeitasunaren inguruko diagnostiko bat egin zen zenbait tresna erabilita, ekintza-plan bat zehartu zen, jarduerak ezarri eta prozesua ebaluatu ere bai.

SANTURTZI ADEITSUA honako hauen baitan dago txertatuta: Osasunaren Mundu Erakundeak gidatutako Adinekoekin Adeitsu diren Hirien Proiektuan (Munduko Hiri Adeitsuen Sarea), Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako «Bizkaia, adin guztientzako lurraldea» estrategian eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimenean.

OMEk planteatutako marko teorikotik, testuingurutik eta metodologiatik abiatuta eta Bizkaiko eta Euskadiko estrategietan, SANTURTZI ADEITSUA programak apustu estrategikoa eta operatiboa egin du adinekoak tokiko adeitasuna garatzeko lider izatearen alde eta horretarako, herritarrek osatutako talde eragilea eta beste tresna batzuk sortu dira.

SANTURTZI ADEITSUAK herritarrak «kutsatu eta inplikatu nahi ditu adeitasunean, konplizitatea sortuz».  Topaketek eta elkarrizketek osatzen dute programa: talde eragilean, adinekoekin, herritarrekin, erakundeekin, eragileekin eta baliabideekin, entzuteko, ideiak, proposamenak, begiradak, planteamenduak, iritziak, premiak, lehentasunak, apustuak, aukerak, hobespenak jasotzeko eta horiek ekintzari gehitzeko, gutxiengoak, ikuspegiak, taldeak eta abar txertatzeko eta abarrerako. Diagnostikoan jasotzeko eraikitzeek ere osatzen dute programa. Diagnostikoan sartzeko dira, ekintza-plana osatzen dute, planaren jardueretan txertatzeko dira eta ebaluazioak egiteko ere bai.  SANTURTZI ADEITSUA bakarkako eta taldeko ikaskuntzak dira, auzokoak, udalerrikoak, beste herritar batzuekin partekatu eta elkarlanean arituta eginikoak eta proiektuak sortutako erronkei erantzutekoak jarduera eta ekimenetan parte hartuz eta egunero, geure buruari adeitasunari buruzko galderak eginez. SANTURTZI ADEITSUA «gauzak egiteko modu bat» da, bizikidetza, partekatzea, esperientziak, elkartasuna, amets egitea, borondatezko lana, sarea, taldea, balioak, ingurune gizatiarragoa, konfiantza kolaborazioak eta abar aintzat hartuta.

SANTURTZI ADEITSUA 2016ko azaroaren 9an aurkeztu genien herritarrei jardunaldi ireki batean. Han izan ziren Aintzane Urkijo alkatea, Bizkaiko Gizarte-ekintzako diputatu Isabel Sánchez Robles eta Gizarte-ekintza eta berdintasuneko zinegotzi Marta Álvarez.  Bizkaiko Adinekoen Kontseilukoek eta zenbait udalerritako talde eragileetako kideek ere hartu zuten parte.

2017an proiektuaren talde eragilea osatu zen eta abian da, Santurtziko zenbait adinekok osatua eta irekia, eta proiektuaren faseen, estrategiaren eta lanaren ildoan zenbait jarduera ere egin dira proiektuak bere dituen irizpideei jarraituz. Urrats sendoak egin nahi ditugu, plangintza eta ekintza koherenteak nahi ditugu, epe labur, ertain eta luzean egituratuta.