19 Nov, 2024
Hedatzen Gipuzkoako Gizarte Ekimeneko eta Esku Hartzeko Erakundeen Elkarteak Suspergintza (EDE Intervención Social) erakunde bazkide gisa sartzea onartu du. Horrela, bat egiten dugu Gipuzkoako Hirugarren Sektore Sozialeko hemeretzi erakunde, elkarte, fundazio eta kooperatiben taldearekin. Hedatzenek Gizarte Ekintza sektorearen baitako Gizarteratzearen esparruan espazio propioa eraikitzea eta hainbat lan-ildoren bidez sektorea garatzea, duintzea eta aitortzea bultzatzen du.
EDE Suspergintzak bat egiten du Hedatzen elkartearekin, proiektu berriak inplementatu garelako eta, ondorioz, Gipuzkoan langile gehiago daudelako (ia laurogei). Gure ustez, positiboa eta beharrezkoa da Hedatzen elkartearen parte izatea, Gipuzkoako Hirugarren Sektore Sozialean lan egiten duten pertsona eta erakundeen lan-harremanak normaltasunez garatzeko ezinbestekoa delako.
EDE Suspergintzaren lehen urratsak Bizkaian ardazten dira 80ko hamarkadaren amaieran Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren eskutik, eta ondoren EDE Fundazioaren egituran sartu zen. Proiektu horiek haur-udalekuen, eskola-jantokien edo gure instalazioetan gizarte-hezkuntzako programak ezartzearen kudeaketarekin eta garapenarekin lotuta zeuden. Urte hauetan, kolektibo behartsuak sustatzeko eta gizarteratzeko lanean jarraitu dugu, arreta berezia jarriz haurrei, nerabeei eta gazteei, adinekoei, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei, migratzaileei,…
Gure presentziarik sendoena Gipuzkoan 2020an hasten da, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei harrera egiteko Urrats zerbitzua kudeatzen hasi ginenean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendekoa.
Urrats zerbitzuaz gain, duela gutxi hasi gara Sexu-indarkeriari arreta integrala emateko Gipuzkoako Foru Zerbitzua kudeatzen. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, hala nola aholkularitza legala, psikologikoa eta soziala, baita trauma berreskuratzeko laguntza ere. Zerbitzuak lankidetza estuan dihardu Gizarte Larrialdien Koordinazioko Foru Zerbitzua, zeinak berehalako arreta eskaintzen baitie gizarte-larrialdiko egoerei, eta 2024tik kudeatzen ari gara.
Lan-ildo beretik, 2022tik Garaitu zerbitzua garatzen dugu, indarkeria matxistako egoeren arreta psikosozial, sozioedukatibo eta soziojuridikorako arreta anbulatorioko baliabide bat, Gipuzkoako zortzi udalerritan dagoena.
Era berean, 2022. urtearen hasieratik, Zaintza eta Gizarte Politiketako Sailarekin lankidetzan dihardugu Gizarteratzera bideratutako etxebizitza programaren hedapenean, eta, gaur egun, guztira sei etxebizitza kudeatzen ditugu eta 19 pertsona zaintzen ditugu hiru udalerritan (Usurbil, Azkoitia eta Zarautz).