20 Oct, 2022

Biltzarreko parte-hartzaileak
Tratu-berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzko II. Euskal Biltzarra. Gorroto-diskurtsoari aurre egiteko erantzunak  ekimena egin zen 2021eko abenduaren 1, 2 eta 3an Bilbon.  Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzaren bidez eta tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezarako Eraberean sarearekin elkarlanean egindako ekimena da.

Antolaketako batzorde teknikoan ordezkaritza duten erakundeen kopuru handiak hartu du parte programa diseinatzen eta prestatzen eta honako hauek aipatu behar dira horien artean: Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Kazetarien Euskal Elkargoa eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua.

Profil anitzeko ehun pertsonak baino gehiagok hartu dute parte topaketan. Horien artean, profil juridikoko edo esku-hartze sozialeko profesionalak, immigrazio, aniztasun edo antzeko gaietan erantzukizuna duten administrazio publikoetako teknikariak eta esparru horietan lan egiten duten gizarte-erakundeei lotutako pertsonak elkartu dira.

Kongresuan oro har herritarrei zuzendutako jarduerak egin dituzte elkarrizketa moduan. Horien helburu nagusia dibulgatzea eta sentsibilizatzea izan da. Izaera akademikoa duten beste jarduera batzuk ere egin dituzte hitzaldi edo mahai-inguru moduan. Horietan, besteak beste, gai hauek jorratu dituzte: kontzeptualizazioa, mugak eta erantzunak, Euskadiko panorama eta gorroto-diskurtsoaren helburu diren kolektiboak ordezkatzen dituzten erakundeek eta pertsonek errealitate horren inguruan egiten duten irakurketa. Bestalde, biktimen arretarekin eta babesarekin lotutako proposamen batzuk eta erakundeetatik erantzuna emateko gomendio eta jardunbide egoki batzuk azaldu dituzte.

Amaitzeko, gainera, tailer formatuan hainbat jarduera egin dira hiru ardatzen inguruan (dinamikoagoak eta praktikoagoak izan dira): desinformazioa eta gorroto-diskurtsoarekin duen lotura; eguneroko arrazismoari aurre egitea eta kirol arloan haurrentzako gune seguruak sortzeko modua.

Biltzen, Suspergintzaren bidez kudeatutako integraziorako eta kulturen arteko bizikidetzarako euskal zerbitzua, osatzen dugunok bi funtzio bete ditugu: Alderdi teknikoari dagokionez, eta edukien proposamen interesgarria eta koherentea prestatu ahal izateko, kongresu aurretik, kongresuak iraun duen bitartean eta ondoren elkarlanean aritu gara Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzarekin, Eraberean sarearekin,  antolaketako batzorde teknikoarekin eta hizlariekin. Horiei guztiei kongresuaren administrazioarekin eta logistikarekin, jardueren hedapenarekin, eta kudeaketa-lanei dagokienez hornitzaileekin eta parekoekin solaskidetza izateko zeregin guztiak gehitu behar zaizkie.

Oso positiboa izan da eragile ugariek eta bertaratutakoek egindako balorazioa eta horrek guztiak aurrera egiteko indarra eman du. Hala, hasiera batean aurrez ikusitako bi urtez behingo aldizkakotasuna berreskuratuko du kongresuak.

Tratu-berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzko II. Euskal Biltzarra. Gorroto-diskurtsoari aurre egiteko erantzunak

Mahai-ingurua: Por alusiones. La visión desde los colectivos diana.

• Quinndy Akeju. CNAAE Euskadi.

• Rosabel Argote, CEAR-Euskadi.

• Marina Echebarria. Consejo de Participación LGTBI. Ministerio de Igualdad.

• Iñaki Vázquez. Plataforma Khetane.