25 Jan, 2020

Uztartu programa

Uztartu programa hiru helburu orokor lortzera dago bideraturik: Elkarbizitza-kultura sendotzen laguntzea, bi oinarriren gainean: errespetuaren pedagogia; eta giza duintasuna, elkartasuna eta giza eskubideak sustatzea; esperientzia eta bizipen pertsonalak eskaintzea tresna gisara, indarkeriaren lilurari ezetz erantzun ahal izateko, edonolakoa delarik ere, eta erlijioa eta politika baino lehenagoko kidetasun bat eskaintzea. Giza eskubideak izango ditu ardatz.

Benetako istorio bat denon artean bizitzea da gizarte- eta heziketa-proiektu honen muina. Istorioa bera pelikula dokumental batean dago grabaturik: elkar ezagutzen ez duten 16 gazte dira protagonistak eta gizarte- eta heziketa-proiektu honen gaiaren inguruan eztabaidan jardungo dute.  Egituraz, istorioak bost kapitulu ditu; eta pelikulak izenburu hau du: “Badago zerbait herri honetako ekipora batzen gaituena”.

2020ko martxotik ekainera bitartean, esperientzia pilotu bat garatuko dugu material horren edukiari buruz, 30 talderekin hainbat esparrutan: hezkuntza, astialdia, erakunde politikoetako gazteak, futbol taldeak, erlijioen arteko eremua, tutoretzapeko etxebizitzak eta espetxeak. Taldeak, ordu bateko 5 saioetan hausnarketa egingo dute dokumentalaren inguruan.

Bakeolak sei talde dinamizatuko ditu. Hezkuntza formaleko hiru, hezkuntza ez formaleko bi eta kirol mundurekin erlazionatuta dagoen beste talde bat.