Albisteak
Iaz, 2020an, pandemiaren erdi-erdian, gure marka eta kontakizuna berritu genituen. Hala, aurrean etapa eta erronka berriak genituen iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak diren aldaketak sortzeko lanean jarraitzeko asmoz ezagutzaren, zuzeneko esku-hartzearen eta ekonomia sozialeko eta enplegu inklusiboko proiektuen garapenaren bidez. Marka eta logotipo berri horiek webgune berri honetan, gure sinadura elektronikoetan, sare sozialetan eta euskarri korporatiboetan aplikatzen joan gara. Baina oraindik oinarrizko elementu bat janztea falta zitzaigun: gure etxea.

 

Marka berria aplikatzeko lanekin amaitzeko asmoz, eta osasun-egoerak utzi digunean, Bilboko gure bulegoak barnetik berritu ditugu (Simon Bolivar, 8B). Solairu bakoitzean lantzen ditugun proiektu eta zerbitzuak erakusteko erabiltzen ditugun direktorio berriak, seinaletika berria eta errotulazio berriak Estudio Dobleren diseinuarekin eta ikuskapen estilistikoarekin.

Pixkanaka-pixkanaka, lanerako eta prestakuntzarako gune berritua, atseginagoa, erosoagoa eta gardenagoa osatu dugu lankide guztiek baldintzarik onenetan lan egin eta bisitatzen gaituzten guztiek marka berri honekin transmititu nahi dugun gertutasun hori senti dezaten. Are aldaketa gehiago dago iristear eta dagoeneko ezartzen ari garen filosofia horrekin bat etorriko dira: gertutasuna, erosotasuna eta gardentasuna.

 

Emakumeen izena duten gelak.

Berrikuntza horien artean, bereziki harro sentitzen gara gure gelek duten sailkapen berriarekin. Esparru askotan (kultura, hezkuntza, gizartea…) emakumeek egin izan duten lana (askotan, ikusezina) bistaratu nahi izan dugu. Horretarako, gure prestakuntza-gelen eta lan kolektiborako guneen izenak aldatu eta era batera edo bestera berdintasunaren eta feminismoaren aldarrikapenaren alde lan egin duten emakumeen izena jarri diegu. Aspaldiko eta gaur egungo emakumeak. Emakume euskaldunak eta planetako beste puntako emakumeak. Azken finean, profil ezberdinak dituzten, baina helburu komuna duten emakumeak dira: emakumearen eskubideen aldeko borroka bistaratzea.

Amaiezina izan daiteke emakumeen zerrenda, baina azkenean honako hauek aukeratu ditugu: Luz Casanova, Lorea Agirre, Simone de Beauvoir, Virginia Woolf, Malala Yousafzai, Angela Davis, Rosalía de Castro, Marie Curie, Maria Montessori, Frida Kalho, Loli García eta Maialen Lujanbio. Gela horietako ate bakoitzean, emakume bakoitzari buruzko profil labur bat jarri dugu; hemen irakur dezakezu:.