2023an, EDE Fundazioak Gipuzkoan dituen arlo guztien jarduera indartu dugu: Ezagutza, Suspergintza, Enplegu Inklusiboa (Emaktiva eta Suspertu S.L.), baita komunikazio-estrategia ere, Gipuzkoan jarduera ezagutarazteko eta sarea sortzeko. Bi proiektu garrantzitsu izan dira: gure egoitza nagusia izango denaren obren hasiera eta Uba Hostelen kudeaketaren hasiera. Hemen kontsulta ditzakezu 2023an Gipuzkoan garatutako programa eta zerbitzu esanguratsuenetako batzuk:
EDE EZAGUTZA
EDE SUSPERGINTZA
EDE ENPLEGU INKLUSIBOA
EGOITZA BERRIAREN LEHEN PAUSUAK
2023ko amaieran EDE Fundazioaren Gipuzkoako egoitza berria eraikitzeko lanak hasi ziren. Egoitza hori Donostiako Amara auzoko Morlans pasealekuko 16. zenbakian dago. Duela gutxi eraikitako lokala da, Visesari alokatua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketarekin.