Begiradak
Esku hartzeko zerbitzuen eta programen taldea EDE Suspergintzako emakumeen arloa

 

COVID19ak eragindako osasun-pandemiaren hasiera ofizialaren urteurreneko biharamunarekin amaitu dugu martxoa. COVID19ak aurretik inoiz izan gabeko itxialdia ekarri zigun eta askatasun-printzipioei dagokienez, gizateria osoaren bizitzak gelditu zituen. Era berean, emakumeek bizi duten desberdintasun-egoerari publizitate-arreta eta arreta politiko-sozial handiena eman ohi zaion hilabetea amaitu dugu…

Ia ezinezkoa da egungo feminismoaz hitz egitea aro pandemikoarekin lotu gabe, ezinezkoa da beste aldera begiratu eta mundu mailako egoera honek emakumeei (hala izate hutsagatik) nola eragin dien kontuan ez izatea.

Feminismoa kriminalizatzeko modu hau, emakumeen mugimenduek birusa zabaltzen lagundu zutela bultzatuz, ez da sistema soziopolitiko patriarkalaren beste estrategia bat besterik, nartzisismo hauskorretik mugimendu feminista hautsi nahi duena… baina beste behin ere, erresilientzia feminista dute aurrean.

Orain, inoiz baino gehiago gara feministak, orain inoiz baino gehiago sinetsi behar dugu oinarrizkoa denak duen ahalmenean, pandemiak ostera ere erdigunean jarri duen horretan: bizitza komunitarioa, hurbiltasuneko harremanak, bizitza tokiko sarean… Sormenaren ahalmena, egunerokotasuneko berdintasunaren ahalmena.

Eta azkenik, emakume haiek, ikusezinak direnak, balkoira hurbildu eta beren parekoak “distantziarekin taldekatuta” (osasun-neurriak mantentze aldera) ikus ditzakete eta ez daudela bakarrik sentitu. Pandemiak argi erakutsi digu ahots ozenez esaten:  “Bizilagunak. Lagunak, lankideak, adinekoak, gazteak, emakumeak guztiak, gertu gaude!”, mugimendua mugatzean, askatasuna mugatzean… Zerbait positiborik baldin badago, gure inguruko emakumeei begiratu ahal izatea da, eta mugatu gaituen eta eremu pribatuei berriz ekitera derrigortu gaituen pandemiaren sinergiak aprobetxatuz, leihoak guztiz zabaltzea, argi berritua sar dadin.

Orain da atez ateko feminismoaren garaia, hurbiltasunekoa.

Izan ere, ez dugu hiri handi batera edo eskualdeko herri batera joan beharrik emakumeek eskatzen ditugun eskubideak bistaratzeko, arrakasta auzoko jardueran, herrikoan… oinarritzen da, baita militarismoan ere ohiko eremuetan, gure arbasoek, gerrak jasan zituzten, jazarriak izan ziren… iraganeko gure emakumeek egin zuten moduan; haiek astintzen zituzten eremu pribatuak, familiartekoak, hezkuntza arlokoak, sozialak txikizkako topaketatik; haiek izan ziren pikotxa eta pala hartuta lurra goldatu zutenak, burdina garbitzen zutenak, itsasadarretik ontziak arrastatzen zituztenak… batere balioetsi eta ordaindu gabeko lana. Emakumeak iraganeko egoerara eraman nahi dituen gizarte honen oinarriak erre ahal izateko txingarra izan ziren.

Imajinatzen al dituzu besteak zaindu behar zituztelako etxetik kanpo ikasi edo lan egin ezin izan zuten emakume horiek?  Harrigarria da emakumearen hezkuntzarako eta lan-merkaturako sarbide-eskubidea lortuagatik, oraindik ere, XXI. Mendean, UKO EGIN behar izatea. Gure eskubideari uko egin; izan ere, benetako lan-kontziliaziorako ez da egiturazko neurririk kontuan hartzen. Pandemia-egoerari eta etxeetako lanaren banaketari begiratu besterik ez dago. Bat-batean gertatu zen krisiak sektore feminizatuei eragin die zuzenean, egoera irregularrean dauden langileei, zaintza-lanengatik lan-merkatua uzten duten langileei… Emakunde, 2020ko uztaila txostenak genero-ikuspegiarekin pandemiaren inpaktuaren azterketan aurkezten duen moduan.

Hori dela eta, ezinbestekoa da tokikoa dena ahalduntzea, ohiko guneak berriz nabarmentzea, emakume gidariek, poliziek, garbitzaileek, ingeniariek, kirolariek, irakasleek, banketxeetako langileek, kazetariek, amek, amonek, izebek, alabek…. egiten duten moduan “feministatzea”, hurrengo belaunaldietarako eredu diren emakumek horiek, feminismoa gizarteko zirrikitu guztietatik iragaz dadila… ez dago sustraietatik, zure etxean, auzoan, herrian… hastea baino barru-barrukoagorik

Erresistentzia feminista berrietarantz goaz, komunitarioa denetik orokorrerantz, emakume bakoitza bere atarian, bere auzoan emakumeen eskubideak aldarrikatzen eta desberdintasunei uko egiten: Prekarietatea, sexu- eta ugalketa-esplotazioa, soldata bidegabekeriak, kontziliazio-neurrien gabezia, abusuen, erasoen eta indarkerien inpaktua, eta genero-arketipoen, publizitate-industriaren eta indarkeria matxista guztien kontra borroka egitea.

Egun, egunez egun estereotipoen eta genero-rolen kontra borroka egiten duten, nesken eta emakumeen belaunaldi berriak ahalduntzen dituzten emakumeak bistaratzea, neskei eta mutilei berdintasunean eta gogoetan oinarritutako agertokiak eskainiz, maskulinitate berrientzako argizuloak izanik.

Egunerokoa aurrera ateratzeko egindako borrokan gure arbasoak ohoratu… Hezi gintuzten eta berdintasunerako bidea zabaldu ziguten emakumeek ohoratu… Bengalak pizten jarraituko dugu, bakoitza bere leihotik eta emakume guztiok hartutako lekuetatik, minutu oro, lanaldi bakoitzean, egun bakoitzean… Eta horrela, egunero su morea piztuko da LARRIALDI FEMINISTAN gaudela ez ahazteko!

Eskerrik asko Martha Coston-i, 1858an larrialdiko bengalak asmatzeagatik, pentsatzen zuen emakumeok behar izan genitzakeela…