Begiradak
Orekatuz Batzordea

 

Azken urteotan ikuspegia “egokitu” dugu, eta konpromiso sendoak hartu ditugu EDE Fundazioan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde; hala ere, oraindik bide luzea dago egiteko. Eta poetak zioen bezala, “ibiltzean bidea egiten da”.

Hori dela eta, M8an, helburu komun horren bila hasi gara pedalei eragiten, eta, erakunde gisa, gure eguneroko jardunbide, lan-eredu, balio eta lehentasunetan jarri nahi izan dugu arreta, erakunde feminista baterantz aurrera egiteko funtsezko gai gisa.

Beste erakunde batzuetan ere egiten ari diren lanarekin lagunduta sentitzen gara, baina eginkizuna ez da hain erraza. Lehen urratsa izan da jada beste esperientzia bat ezagutzea, eta horrek lagundu digu jabetzen antolatzeko eta komunikatzeko moduak axola duela sistema patriarkalak ez erreproduzitzeko. Beraz, elkarrekin ikasten eta pedalak mugitzen joan behar dugu, gure erritmoan eta geure bidetik. Orain, “gure zilborrari begiratu” behar diogu, esperimentatuz, besteen jardunbide egokiak gure erakundearen errealitatera egokituz edo ekitatearen aldeko antolaketa-aldaketarako alternatibak sortuz.

Baina zertarako? “Errealitatean eragiteko eta emakumeen giza eskubideak defendatzeko gai diren erakundeak lortzea da erantzuna”, “beharrezko abiapuntua da, baina ez da helburua” (Natalia Navarro Pikara aldizkarirako elkarrizketa batean)

Horrela, bada, M8 honek menturatzeko eta geure aldaketa-mapa sortzeko gogoa ekarri digu; erakunde feminista izateko eraldatzeko geratzen den guztian hausnartzen jarraitzeko gogoa.

Orduan, gai hauei heldu behar diegu: zer tresna erabiltzen hasi nahi dugu?, zer esparrutan?, baliagarriak dira?, zeintzuk dira zailtasunak aldaketak ezartzeko orduan?, zeintzuk izan behar dute lehentasunak gure lan-prozesuetan?, nola kudeatzen ditugu aintzatespenak eta emozioak gure lan-ingurunean? eta botere-harremanak?…

Gure antolaketa-kultura morez tindatzeko, pedalei etengabe eragin behar diegu, taldean eta ibilbide-orri argi batekin. Igo Tandemera, behar zaitugu!