Begiradak
Izadi Batzordea

 

EDE Fundazioa jasangarritasunarekin konprometitutako erakundea da. Eta horretarako gure jarduerak ingurumenean duen eragina modu kontzientean arintzea helburu duten praktiken multzoa badugu.

Konpromiso hori, duela gutxi, gure Inpaktuari buruzko Estrategian (2024) islatu da. Estrategia horretan, gure aldaketa-ikuspegiaren helburua da “gizarte jasangarri bat lortzea, planeta zaintzen duena eta pertsona guztiak zaintzen eta barnean hartzen dituena, eskubide berdinak dituztenak, partaidetzatik eta guztion ongiaren zerbitzura arduraz eraikiak”. Gainera, gure hamabi jarduera-printzipioetako batek esplizituki adierazten du “jasangarritasunaren bilaketa zentzu integral batean: ingurumenekoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala”.

EDE Fundazioa hasieratik Euskadi 2030 Gunean sartuta dagoen Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetako bat da, eta Garapen Jasangarrirako Helburuen aldeko Euskal Aliantzari atxikimendua berritu dugu, “2030 Agenda Kontratu Sozial baterako” deklarazioaren bidez. Bat gatoz 2030 Agendarekin, eta konpromisoa hartu dugu hura hedatzeko eta Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) lortzeko. Erakunde gisa, zeharkako laguntza ematen diegu garatzen ditugun jardueretan.

EDE Fundazioaren barruan IZADI Batzordea jasangarritasuna bultzatzeko tresna da, 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin (lehen “GAIA” izenarekin). IZADIk bermatu nahi du ingurumenaren eta jasangarritasunaren ikuspegiak eragina izango duela erakunde gisa egiten ari garen jarduera guztietan. Jarduera horiek, gure orientazio estrategikoan berretsi dugun bezala, hurrengo urteetan bultzatu eta sendotu nahi ditugu.

 

Artikulu osoa hemen