Begiradak
Grace Requejo – EDE Fundazioko Genero Aholkularitza

 

2004an, iritzi ohar baten bidez, Evangelina García Prince soziologo, antropologo eta aktibista feminista venezuelarrak gino pia neologismo juridikoa maila sinbolikora eraman zuen: GINOPIA emakumeekiko edo haiei lotutakoarekiko (femeninoarekiko?) miopia edo itsutasuna da; hau da, emakumeak eta haien obrak ez hautematea; omisio gisa ulertzen da, oro har ez kontzientea, naturalizatua eta ia automatikoa aurrekoaren ondorioz, emakumeen errealitatera. Ginopeaz hitz egiten da diskurtsoan eta praktikan, emakumeen errealitatearekiko omisio eta bazterketaren praktika edo eredua duten subjektuak, taldeak edo erakundeak izendatzeko.

Wikipediaren arabera, Ginopia  neologismo bat da, eta legegintzako esparruan erabiltzen da halako esperientziarik bizi ez izanagatik indarkeria matxistako kasuetan emakumearen ikuspuntua ulertzeko ezintasuna izendatzeko. Era berean, indarkeria sinbolikoaren kasuan, «omisio» hori indarkeria-adierazpen gisa erabiltzen da. Marina Morelli abokatuaren arabera, Ginopia “emakumeen esperientzia ikusteko ezintasunari deitzen zaio eta alderdi hori kultura androzentrikoarekin, boterearekin, pribilegioak mantentzeko borrokarekin, menderatze-kulturarekin eta beste hainbat ertzekin hertsiki lotuta dago”.

Bestalde, Ginopia hitzaren inguruko beste erreferentzia batzuk ere topa ditzakegu NBE EMAKUMEAK erakundeak ateratako testuetan.

EDE Fundazioaren kasuan ere topatu dugu hitz hau EMAKUNDEk bultzatutako Red Bai Sarean izandako partaidetzan. 70 enpresak eta erakundek baino gehiagok hartu dugu hor parte gizon eta emakumeen berdintasunerantz aurrera egiteko. Hitz horrek bultzatu gaitu gure diskurtso eta praktiketan emakumeen errealitatea mahaigaineratzen ote dugun geure buruari galdetzen jarraitzera: gure proiektu eta zerbitzuetara etortzen diren eta erakundeotan gauden emakumeon errealitatea. Eta hala, martxoaren 8 honetan, emakumeen interesak, beharrak eta aurreikuspenak gure eguneroko bizitzako praktikan eta diskurtsoan presente dauden berrikusi dugu gai hauekin eta beste batzuekin lotuta: Berdintasunarekiko konpromisoa adierazten dugu, eta zer egiten dugu hori lortzeko?; zaintza eta autozaintza praktikatzen al ditugu, zainketa erdigunean jarri beharra dagoela esateaz gain?; emakumeen lidergoa aldarrikatzen dugunean, ba al dakigu lidergo feminista dela?…

Eta, guztia berriro doitu beharra dugula ikusi dugu:

  • Elkarrekin aurrera eginez, helburu handiak ezarri gabe iristen zaizkigun mikro-inpaktuei aurre eginez gure egunerokotasunean, geure buruekiko begirada berrikusiz eta kontzientzia hartuz, geure buruak zainduz…. izan ere, emakumeok nekatuta gaude eta buru-karga handia dugu.
  • Guretzako, sozializatzeko, gozatzeko denbora aldarrikatuz, gozatzeko eta ikasteko eskubidea sentituz, geure buruak bistaratuz eta erdigunean kokatuz.
  • Lankidetzako eta taldeko harreman horizontalagotik lan eginez, dibertsitate guztiak barneratuz eta errespetatuz, lider feministak egotea bultzatuz eta geure buruei balioa emanez.

Ikusmena berriro doitu beharra dugu horretaz jabetu gabe ginopian ez jarraitzeko. Agian, “generoaren betaurrekoak” jantzi beharrean, “patriarkatuaren betaurrekoak” erantzi eta egunean feminismoaren 2 edo 3 tanta bota behar dizkiogu gure begiradari fokuratzea egokitzeko.

DOITU ZURE IKUSMENA BERRIRO!