Begiradak

Dekalogo honetan, zainketen, kontziliazioaren eta erantzunkidetasunaren erronkari heltzeko erakundeei aurkezten zaizkien erronkak identifikatu nahi izan ditugu. 10 gako, berdintasuna gizarte-larrialdiaren erdigunean jartzeko. EDEtik proiektuan egindako saio baten hausnarketa partekatutik eta baterako lanetik sortzen diren 10 gako.

 

1. AURREIKUSTEA, EBALUATZEA, ETA ESTRATEGIAZ EZ AHAZTEA

Ezohiko egoerak eta larrialdiak aurreikusi, eta, ezin bada, abiatutako ekintzetan genero‐inpaktua aztertu. Eta momentu horietako larrialdiaren ondorioz, ez ahaztu generoaren helburu estrategikoaz. Izan ere, ondorio horien atzean rolen esleipena eta lanaren banaketa sexuala daude.

 

2. PERTSONAK ETA NORBERA ZAINTZEA

Erakundeen aktiborik garrantzitsuena pertsonek osatzen dute. Hori dela eta, kontziliazioa eta erantzunkidetasuna bultzatzeaz gain, pertsona horiek zaindu egin behar dira. Horri, talde‐lan ona gehitu behar zaio, lankideen arteko elkarlana, baita nork bere burua zaintzea ere.

 

3. GIZONEN ERANTZUNKIDETASUNA SUSTATZEA

Zaintza‐lanetan gizonen parte‐hartzea eta inplikazioa sustatzea, eta, aldi berean, emakumeen garapen profesionala zaintzea.

 

4. KONTZILIAZIO NEURRIAK ERANTZUNKIDETASUNEZ HARTZEA

Kontziliazioa babesten duten neurri guztiek ez dute modu erantzunkidean egiten. Neurri horietako askok soldata‐arrakala areagotzen dute.

 

5. ANIZTASUNARI ETA ZAILTASUN SOZIALARI ARRETA JARTZEA

Zainketa‐lanak kudeatzea zaildu egiten da egoera zaurgarrietan: guraso bakarreko familiak, larrialdi egoera batean funtsezko jardueretan lan egiten duten bi pertsonak osatutako bikoteak, pobreziaren mugan dauden eta baliabide urriak dituzten familiak eta abar.

 

6. TELELANA BERRIKUSTEA ETA ANTOLATZEA

Larrialdi‐ eta krisialdi‐garaietan, lantokira joatea ezinezkoa denean, langileak erakundean mantentzeko aukera ona izan daiteke telelana. Dena den, berrikusi egin behar da, eta hobetu, erakundearen eta pertsonen beharrei erantzuten diela ziurtatzeko, eta, hala, bi aldeek irabaz dezaten. Baldintzak eta dedikazioak berrikusi behar dira, karga fisikorik eta psikologikorik eragin ez dezan ‐batez ere, emakumeentzat, etxeko lanak direla‐eta‐. Telelanak baditu abantailak, baina berriro konfiguratu behar da.

 

7. SENTSIBILIZAZIOA ETA PRESTAKUNTZA, BERDINTASUNEAN OINARRITUTAKO ERAKUNDE KULTURA SORTZEKO

Sentsibilizazioaren eta prestakuntzaren bidez indartzen da emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna. Beharrezko ekintzak dira, erakundearen kultura berdintasunera gertura dadin.

 

8. SORTZAILEAK IZATEA ETA ALDAKETARAKO PREST EGOTEA

Larrialdi‐ eta krisialdi‐garaietako egoerak konplexuak izaten dira. Garrantzitsua da irekita egotea (originaltasuna, sormena) eta pertsona guztien ongizatean eragingo duten formula berriak sortzeko laguntza topatzea, batez ere, emakumeentzat, eta, are gehiago, familia‐ eta gizarte‐egoera zailak dituztenentzat.

 

9. JARDUERA SEKTORE GUZTIAK BISTARATZEA

Larrialdi eta krisialdi honetan, eremu askotatik egin da lan: emakume askok lan egiten duten eremuak, esaterako, Hirugarren Sektore Soziala; baina, eremu guzti horiek ez dira modu berean bistaratu. Horixe da ezkutuan zaintzen duena zaintzen hasteko lehen urratsa, bere lana bistaratzea.

 

10. LEGEAK ERANTZUNKIDETASUNEZ EGITEA

Pertsonen zainketari lotuta dauden beharren inguruko legeak babestea. Behar horiek indarrez agertu dira larrialdi‐ eta krisi‐egoeran; lehen ere baziren, baina ezkutuan