10 Nov, 2020

Gaur azaroak 10, memoria eguna dela eta BAKEOLA_EDE FUNDAZIOAk  azken urteetan Euskadiko Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroaren babesarekin burututako ekimen baten berri eman nahi du. Euskadiko hainbat herritan (Irun, Etxebarri, Bilbo, Donostia, Gernika eta Amurrio) 2018an eta 2019an garatutako memoria sozialeko 6 laborategi horietan, belaunaldien arteko talde bat txoko/elkarte gastronomiko baten inguruan bildu zen, elkarrekin hitz egiteko eta Euskadin hamarkadetan zehar izandako motibazio politikoko indarkeriaren inguruko esperientzia pertsonalak jorratzeko.

 

Afaloste, ez da ezerezetik sortutako proiektua izan, baizik eta memoria sozialeko beste laborategi batzuen (Memorialab izenekoak) “semea”, Gernika Gogoratuzek, Gernikako Bakearen Museoak eta Bakeola-EDEk 2013az geroztik garatua eta Iñigo Retolazak dinamizatua.

 

Ekimen berritzaile eta desberdin horrek, gure gizartean, gero eta jende gehiago gai horri buruz publikoki hitz egitera irekita dagoela, erakutsi digu, eta tokiko espazioak eskatzen ditu, esperientziak partekatzeko, zauriak sendatzeko eta, horrela, bizikidetzari laguntzeko. Afalostek belaunaldi ezberdinen arteko topaleku bat eskaini du giro lasai eta atseginean, oroimenaren harreman preziatua sustatuz. Denboran zehar gizabanako eta gizarte gisa nola konfiguratu garen hobeto ulertzen lagunduko digun memoriak elkarbanatuz.

Afalostek, halaber, motibazio politikoko indarkeriaren inguruko (lau hamarkada baino gehiagotan bizi izan duguna Euskadin) estereotipo eta aurreiritzi zaharrak modu kritiko eta errukiorrean berrikusteko aukera eman du. Nolabait ere, Afalosteren bidez, euskal geografiako herri guztietan dauden eguneroko elkargune eta bizikidetza espazio horiek berretsi nahi izan ditugu.

Eta hori guztia arratsalde baten, laborategi honetan jorratzen diren lau uneetan  (1 Laborategiaren kokapena, 2. Memorien elkarrizketa, 3. Afaria  gure orimenerako  zeharreko bidaia denboran eta 4. Gastronomia- eta gizarte-laborategia integratuz eta sintetizatuz).

147 parte-hartzaile (76 emakume eta 71 gizon) izan dira orain arte egindako 6 Afaloasteetan, eta haien bizipenak, testigantzak eta esperientziak direla eta, Foroak liburuxka hau atera du (euskaraz eta gaztelaniaz). Bertan, Euskadiko bizikidetzaren eta memoriaren aldeko testigantza, ikaskuntza eta une partekatu asko azaltzen eta ateratzen dira.

Foroak, bestalde, gastronomia-tailer sozial horiek egiten jarraitu nahi du euskal geografiako hainbat tokitan, eta, nahiz eta COVID delakoaren ondorioz, ezin izango diren betiko moduan garatu, – Hiru online Afaloste egingo ditu urtea amaitu baino lehen.

"Afaloste: elkarbizitza pil-pilean" liburua lortu nahi duzu?