Begiradak
EDE Suspergintzako Emakumearen arloan esku hartzen duten zerbitzu eta programa Taldea
Telelanetik arreta profesionalaren azterketa

Uneotan, urruntze sozialak esku-hartze metodologia eta kontaktua aldarazi digu, telelanaren bidez harremanetako kalitatea eta goxotasuna galdu dugu, baina ezarritako lotura mantentzeko erronka dugu, eta disponiblitatean malguak izan behar dugu.

Presentziala ez den esku-hartze eredu berri honetan, “Guadiana efektua” deitzen diogun fenomenoa ikus daiteke: etapa horretan emakume batzuk ikusezin bihurtzen dira (artikuluaren lehen zatian aipatutako faktore ugariren eraginez), edo erabiltzaile ohi batzuk berriz agertzea, beste eraso batzuen aurrean, beldur eta/edo egoera pertsonal eta familiako egoerari buruzko zalantzak argitzeko laguntza eskatuz.

Esku-hartzearen edukiari dagokionez, oinarrizko beharrak estaltzeak eta euste emozionalak hartu dute protagonismo handiena, logikoa den moduan, eta bigarren plano batean geratu da indarkeria bera. Beharrezkoak diren edukiak lantzea eta kontatzea zailtzeari gehitu behar zaio laguntza birtualak iraun bitartean erasotzailea eta/edo seme-alabak etxean bertan egotea, eta horrek elkarrekintza seguru eta askea izatea mugatzen du. Mugaketa hori zaila da kasu berrien edo deribazioen aurrean ere, telefono bidezko lehen elkarrizketak hitzartu behar baitira bai tonuan, bai edukian, babes handiagoa emateko.

Egoera hori guztia aintzat hartuta, aurrez laguntzan emakumeek lortu zituzten aurrerapen guztiak atzerapen bihurtu direla ikusten dugu. Profesionalok egoera horri eutsi behar diogu eta puzzle baten gisara berriz osatzen lagundu, “normaltasun berria” berreskuratzen dugunean.

Aipatu beharrekoa da birtualtasun horretan, kudeaketa administratiboak ebazteko laguntzan oztopo bat agertzen dela, kanpoko gehiegizko informazio-kargarekin batera, lehengo beldurrak eta beldur berriak agerrarazten dituztenak, baita etorkizunarekiko antsietatea eta ziurgabetasuna ere. Gainera, emakumeentzat nahiz esku-hartzen duten profesionalentzat teknologia berrien sarbide eta erabilera partikularrak –baldin badago–, bikoiztu egiten du denbora-inbertsioa, eta horrek dakarren energia-gastua ere aintzat hartu behar da.

Komunikazio- eta irisgarritasun-oztopo horiek harreman-galera ere ekar dezake arreta jaso dezaketen emakume askorentzat. Hori dela eta, konfinamendua amaitutakoan, hartzaileen artean geldialdi sozial honetan zehar arretarik gabe geratutako kasu posibleak aztertu beharko dira zerbitzu espezializatu guztietan. Era berean, aldaketa horiek aztertu beharko dira emakumeen eta seme-alaben egoeran, baita behar psikologikoak, juridikoak eta sozialak berriz ebaluatu ere, zurgarritasun handieneko kasuetan arreta berezia jarrita.