Naiara San Martín. Tratu On
Erakundean Haurtzaroari Tratu Ona ematearen aldeko apustu sendoa egitea eta haur eta nerabeenganako indarkeriaren aurka borrokatzea erabaki dugu. Baieztapen hori konpromiso-adierazpen baten moduan uler dezakegu, gure diskurtsoan erraz txertatzen dena, baina guretzat apustu koherentea da gizartearen eraldaketa eta hobekuntza ulertzeko dugun moduarekin.
Haurrak babesteak geure burua berrikustea eta zalantzan jartzea eskatzen digu. Gure egiteko moduan aldaketak egitea eta haiek ere partaide diren Komunitatearen egunerokotasuna erabakitzeko aukera ematea.
Adingabeei entzun nahi diegu, asko baitute adierazteko. Aurreiritzirik gabe datoz, gaiztakeriarik gabe, ideia freskoekin, irekitasunez, alaitasunez eta maitasuna agertzeko beldurrik gabe. Parte izan nahi dute.
Gure bertsio hobea izateko aukera ematen digute.
Haur eta nerabeentzako Tratu Onerako espazioa helduentzat ere izan daiteke, Komunitate osoarentzat. Haiei begiratzea guri ere begiratzea da.
Gure ustez, Tratu Ona etengabeko bizipena da, eguneroko gauza txikietan gertatzen dena, beste batzuekiko harremanetan eraikitzen dena, errespetutik abiatuta, hazkunde eta garapen pertsonal eta kolektiboa bultzatzen dituena. Indarkeriarik gabeko gunea da, eta elkarren zaintza sustatzen da bertan. Eta hori da, zalantzarik gabe, gure esku-hartzea egiten dugun leku eta espazioetarako nahi duguna.
Arreta adingabeengan jarri nahi dugu, zaurgarrienak direlako, haien zaintzan eta babesean inbertitzeak etorkizunari begiratzen dion gizarte bihurtzen gaituelako, inor atzean utzi nahi ez duen gizarte. Kide guztiak baloratzen dituena.
Haurtzaroari 365 eguneko protagonismoa ematea, izan nahi dugunaz hitz egiten du. Eta lan asko geratzen zaigu, baina argi daukagu beti beraiekin izango dela.