Begiradak
Eduardo Escobes. EDE Fundazioaren Kontsultoretza eta Aholkularitza sozialaren arduraduna.

 

Antolaketa mailako garapenak egoera desberdinen aurrea dei egiten digu. Kasu honetan, pandemia eta konfinamendua dira antolaketa mailako garapena oinordetzan jaso dugunon topaketarako aitzakia, baina batez ere, errealitaterako gure begirada partekatzeko aitzakia. Antolaketa mailako garapena, oraindik ere, bizirik dagoen proposamena da. Erakunde askotan ikasi eta praktikatu dute, baina baita beste behin ere aztoratuta eta gorabeheraz beteta dagoen munduaren ikuspegi politikoari eta sozialari aplikatuta ere.

Giza eta Antolaketa Eskubidearen  gure elkartearentzat, antolaketa mailako garapena, pandemia garaian, errealitateak eragindako ikuspegitik eta gure historien eta nahitasunen topaketatik abiatzen da. Ez da pertsonen batuketa soila eta pantaila batean egiten den metaketa, edo tresna digital baten bidez egindakoa, ez, gertatzen dena da, gertatzen zaiguna elkartzen garenean eta mahai gainean bizipenak, esperientziak, sinesmenak, nahitasunak… jartzen hasten garenean. Gorputza, bihotza eta burua, bistakoa eta bistakoa ez dena, pertsonak sistemaren barnean…

Eta hau izango dugu:

  • Txikia den horri balioa ematera eta beldurra oinez jarraitzeko tresna gisa aitortzera garamatzan hauskortasunaren kontzientzia argia.
  • Keinu bakoitzaren garrantzia, hor sortzen baita aukera berrien hasiera izan daitekeen hori.
  • Azaletik, guztia uhinaldien zarata den horretan, sakontasunera igarotzeko beharra; bertan, zarata hori ur azpiko korronte bihurtuko da, mundu berrietara eraman gaitzaketen hainbat esanahirekin.

Egungo uneari antolaketa mailako garapenaren begiekin begiratzeak ziurgabetasunera garamatza. Tresnetako bat da, atseginez hartzen dugu. Ziurgabetasuna, paradoxatik eraikitako kontakizun bat jartzen digulako aurrean. Kontraesana den paradoxa, eta pertsonetan, taldeetan, antolakuntzetan eta gizartean aurrera jarraitzeko eta bide berriak topatzeko indarra den kontraesana:

  • Maila pertsonalean, orain bizi dugun egoerak mailarik intimoenean eragiten digulako, gure emozioekin, gu inguratzen gaituztenen emozioekin, gure munduarekin eta etorkizuneko haien erronkekin jokatzeko dugun moduan. Pandemiak gure izatearen alderdirik gizatiarrenarekin topo egiten laguntzen digu, erlazionala den horrekin; askotan, antolaketa mailako garapenak aitortuta, baina erakundeetan eta gure munduan landu gabea.
  • Aurrera ateratzeko antolatzeko dugun moduan, gure egunerokoari, bilaketa-unean dagoen gure egungo munduari zentzua, esanahia emateko.
  • Antolaketa mailako garapenetik errealitate sozial eta politikoari egindako ekarpena da; beste behin ere sufrimenduarekin, aldi berean solidaritatearekin eta berekoikeriarekin, haserrearekin eta mikrotik makrora, eta aldi berean makrotik mikroa doazen ahalegin berriak gauzatzeko beharrarekin azaltzen zaizkigu.

Ziurrenik, egunotan, jakin ere egin gabe, etorkizuneko antolaketa mailako garapena, etortzeko dagoenak eta eraiki behar dena lortzear izango gara. Gure errealitate berrien aurrean dinamikoa den antolaketa mailako garapena, eta hala ez baldin bada, dagoeneko hil dena, eta heriotzaz konturatu ere egin gabeko bere hilotza paseatzen duguna. Giza eta Antolaketa Eskubidea erakundean badakigu, eta antolaketa mailako garapen bizia eta benetakoa nahi dugu; hauez hitz egingo diguna:

  • Konfiantzen eta elkarrizketen eraikuntza.
  • Askatasun-eskubideak.
  • Sinesgarritasuna, hitzen galeraren eta hipokresiaren aurrean errealitate berriak eraikitzeko oinarri gisa.
  • Hauskortasuna, gure giza izaeraren, eta izaera sozial eta politikoaren egiaztapena.
  • Fluxuaren kontzientzia, gelditzen ez den bidearena.

Egun bizi duguna eta iristear dagoena ikusten laguntzen digun antolaketa mailako garapena, eta intuizioak eskainiko dizkiguna:

  • Mina, bazterkeria eta errespeturik eza… dagoeneko bizitzen ari ginen eredu sozial, politiko eta ekonomikoen ondorio gisa, baina egun argiago gelditzen direnak. Ingurumen-harraparitzatik, harraparitza erlazionaletik eta giza harraparitzatik erakusten dira;
  • Solidaritatea, harrera, topaketa, eraikuntza partekatua… izaera lantzen duen adierazpen gisa, etorkizunean garatu behar den horretan bihurtzen direnak.

Antolaketa mailako garapenarekin eraikitzen den etorkizuna, etikaren eta politikaren batasunetik: pertsonetan, komunitateetan, antolakundeetan, gizartean…

Izan ere, etorkizuna eta konfiantza dago horretan. Zerbait berria ari da sortzen eta hori bultzatzen jakin behar dugu:

  • Interdependentziaren kontzientzia handiena.
  • Umiltasuna harrokeriaren aurrean.
  • Konfiantza eta kontrolik eza.
  • Bizitzeko beste modu batzuen, honaino ekarri gaituztenetatik desberdinak direnen behar praktikoa.

Interdependentzia, umiltasuna, konfiantza eta autoritarismoen, homogeneizazioaren eta gure munduaren, gure erakundeen eta gure bizitzen despolitizazioaren aurrean harresi bihurtzen diren bizitzeko eredu berriak. Pandemia honen aurretik eta ondoren egon diren arriskuak dira horiek guztiak. Bide hori hartuko duten botereen aurrean, antolaketa mailako garapenak beste biderantz egiten lagundu behar digu. Egun, “boterea hartzea” edo “boteretik hurbil egotea”, goian egon, behean edo beste leku batzuetan, muineko apustua da, ereduetan eta harremanetan aldaketak bilatu nahi dituztenekin aliantzak sorraraziko dizkiguna. Mikroak eta makroak topo egiten dute, goian eta behean leku fisiko edo antolaketa-leku izateari utzi diote eta modu holistikoan lan egiteko lurralde bakar bihurtu dira.

Agertoki berriak behar ditugu. Agertoki berriak edo berrituak. Baita antolaketa mailako garapenean ere; izan ere, mundu desberdinetan gaude, beste arau batzuekin, aurrekoen gainetik eraikitzen direnak eta galdera berriekin soilik argitu daitezkeenak. Hondamendia eta itxaropena elkartu behar ditugu, immobilismoa eta aukera, eszeptismoa eta itxaropena, kaosa eta ordena, deskonfiantza eta konfiantza. Gaurkoa biharkoarekin elkartu behar dugu.

Ezin da denbora galdu, ezin ditugu galdu gaur erakusten zaizkigun aukerak. Sortu nahi duen errealitate berriaren aurrean gaude eta “sortzainen” lana egitea egokitzen zaigu. Ezinezkoa da zirkinik egin gabe haustura sozialaren hazkundean parte hartzea eta horren aurrean ezertxo ere ez egitea…  Antolaketa mailako garapenari zor diogu, horrengandik edaten dugu, baina batez ere, pertsonei, taldeari eta mundu hau beste era batera eraiki daitekeela ulertzen lagundu diguten erakundeei.