Begiradak
Laura Ruiz – Gaixotasun mentala duten pertsonentzako gizarte-laguntzako zerbitzuaren arduraduna. EDE Suspergintza

 

Urriaren 10ean izan da Buru Osasunaren Eguna. Hitz hori, askotan, urrun geratzen zitzaion gizartearen zati handi bati duela urte eta erdi eskas, baina, azken hilabeteotan, ohikoa baino maizago entzun dugu komunikabideetan eta gertukoekin izandako gure elkarrizketetan. 

Beste urte batean, gogoeta hau buruko gaixotasun larriren bat duten pertsonen kolektiboaz, baliabide soziosanitarioen beharraz, gizartearen esfera ugarietan kolektibo hori ikusarazteak eta kolektiboak parte hartzeak duen garrantziaz edo gaixotasunari lotutako estigmaz hizketan hasiko genukeen.

Horrekin lotuta, gogoratu beharrekoa da krisi sozialen egoera gehienetan, eragin berezia jasaten dutela egoera ahulenean dauden pertsonek eta sare sozial txikiagoa dutenek.

Baina, aipatu dugun moduan, aurtengoa ez da urte arrunt bat; mundu mailako pandemia batetik ateratzen saiatzen ari gara eta gizarte osoak nabaritu du bere buru-osasuna okertzen ari zela.

Azken hilabeteotan, gehienok intentsitatez bizi izan ditugu beldurra, ziurgabetasuna, tristura, bakardadea, haserrea, sumina… Emozio horiek guztiak ulergarriak dira bizi izan duguna ikusita, baina, batzuetan, horiek guztiek loaren asaldurak, antsietate-asaldurak eta depresioak ere eragin dituzte.

Egoera hori dela eta, gure buruaren hauskortasuna eta emozionalki zaurgarri sentitzeak eta, batzuetan, gure egoera emozional eta kognitiboaren kontrola eskuratzearen gai ez izateak eragiten digun ondoez handia bizi izan ditugu.

Horregatik, aurten, kolektibo horri babesteko baliabideak eskaini ahal izateko beharrezko neurriak erreklamatzeko erakundeei begira geratu beharrean, interesgarria litzateke arretagunea gu guztiongan jartzea.

Esperientziak elkarrekin partekatzeak, pertsona gisa, antzeko egoeran dagoen beste pertsona batenganako enpatia handiagoa sentitzen laguntzen digu. Horregatik guztiagatik, hasiera ona litzateke gutxienez psikologikoki zaurgarri sentitzen urteak daramatzaten horienganako begirada aldatzea eta, begirada hotz eta urrunekoa nabaritu beharrean, azkenean, guztiongan begirada konplizea topatzea.

Alda dezagun, beraz, begirada!