Begiradak

Irudia: ERIAC

Jennifer Perex – Biltzen

 

Ijito Herriaren historia duintasunari, errespetuari eta herri gisa merezi duten eskubideei eragiten dioten ijitoen aurkako jazarpenez eta pragmatikez beteta dago. Hori izan liteke aldaketarako borrokaren hasiera, baina ezin dugu ahaztu ijito asko hil zirela ijito izaten jarraitu nahi zutelako eta ijitoen kultura bizirik mantentzeko nahia zutelako.

 

Lehen kongresu hartan adostu zen zein izango zen ijitoen banderaren diseinua: urdina goialdean, zerua bezala, hori izan baitzen beren sabaia urte luzez; berdea behealdean, goizero zapaltzen zuten belarra bezala, eta erdian gurpil gorri bat, ibilbidea sinbolizatzen, aldaketez betetako bide luzea.

Kongresu hartan bertan sortu zen urtero, apirilaren 8an, ibaiaren erritua egitean, entzuten den ereserkia: loreak bota eta kandelak pizten dira arbasoak gogorarazteko. “Djelem Djelem” izenburupean (Ibiliz ibili), Jarko Jovanovic-ek, Jugoslaviako ijitoak, nazismoaren biktima izan ziren ijitoak gogorarazi nahi izan zituen.

1990ean, apirilaren 8a Ijito Herriaren Egun izendatu zuten ofizialki Polonian izandako Ijitoen Munduko IV. Kongresuan. Gaur egun ikus ditzakegun aldaketen alde lan egiteko herrialde ugaritako ijitoak lehen aldiz bildu ziren data oroitzen du egun horrek.

Urtero, herrialde askotako ijitoek harrotasunez ospatzen dute beren eguna eta hainbat modutan aldarrikatzeko aprobetxatzen dute. Euskadiko ijitoen eta ijitoen aldeko elkarteek jarduerak antolatzen dituzte gero eta jende gehiagok ezagut dezan apirilaren 8a, baina batez ere, pozez gozatzen dute. 50 urteren ostean, hainbat aldaketa egin dira, baina oraindik asko dago aldatzeko guztiok eskubide eta aukera berberez goza dezagun.

Baxtalo! Opre Roma!