Begiradak
Orekatuz Batzordea

 

Deserosotasuna eragin dizun egoera bat ikusi edo bizi izan duzu inoiz? “Agian, nire irudipena da”, pentsatu duzu, “agian, ez da horrenbesterako”. Izan ere, zaila da indarkeria matxista batzuk identifikatzea, kulturalki normalizatuta daudelako eta oso oharkabean pasatzen direlako. Ondorioz, zaila da horiei aurre egitea.

AURRETIAZKO ZENBAIT KONTU

Emakundek egindako “Emakumeen aurkako indarkeria matxistak 2021ean EAEn duen eraginari buruzko datuak” txostenean jasotzen denez: “Indarkeria matxista egiturazko eta zeharkako fenomenoa da. Ez dago indarkeriaren aurpegi bakarra, aurpegi ugariko arazoa baita. Emakumeen aurkako indarkeria gizarte-arazo bat da, guztioi dagokiguna, eta giza eskubideen urraketa larria da, eta ezin da inola ere isilarazi, inongo aitzakiarik gabe.”

Aurpegi horiek askotarikoak dira, baina batez ere zenbait eremutan ikusezin diren indarkeria matxistak nabarmendu nahi ditugu, hala nola ingurune digitalean eta lan-eremuan.

Ingurune digitaleko indarkeria matxistari dagokionez, azken urteotan gizarteak aldaketa iraultzailea bizi izan du harreman eta komunikazio moduetan, teknologia digitalen erabileraren eta Interneten eta espazio birtualen garapenaren ondorioz; aldaketa horiek, hain zuzen, indarkeriaz baliatzen den espazio berri bihurtu dira, eta garapen horren ondorioz, arrisku eta indarkeria-mota gehiago sortu dira, hala nola sexting-a, grooming-a edo ziberkontrola nerabe, gazte eta helduengan.

Lan-eremuko indarkeria matxistari dagokionez, emakumeen duintasunaren aurka egiten duten eta larderia- eta deserosotasun-ingurune bat sortzen duten jokabideetan azaltzen da, sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko egoerez gain. (balioa kentzea, txantxak eta iruzkin matxistak eta abar), sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko egoerez gain. Jokabide horiek guztiek ondorio oso negatiboak sortzen dituzte, emakumeen askatasuna murrizten baita eta haien garapen profesional askea mugatzen, haien osasunean eragina izateaz gain.

 

GERO ETA LEGE ETA POLITIKA GEHIAGO DITUGU, BAINA EZ DIRA NAHIKOAK

Gaur egun, lege- eta politika-mekanismoak ditugu emakumeen aurkako indarkeria matxistako egoera ugariri aurre egiteko. Emakumeok babestuta senti gaitezke, baina mekanismo horiek ez dira nahikoak, eta zaila da lege horien bidez indarkeria ikusezinenei heltzea. Hala ere, urrats handiak ematen ari dira.

Aurten, 2022an, OREKATUZ Batzordean garrantzitsua iruditzen zaigu emakumeok gure egunerokotasunean bizi ditugun eta askotan normalizatuta dauden ingurune digitaleko eta lan-eremuko indarkeria matxista guztiak ikusaraztea

 

EZ DAITEZELA OHARKABEAN PASA ETA GELDIARAZI DITZAGUN!