Begiradak
Diana Franco – EDE-Suspergintzako Haritu programaren arduraduna

Oraindik harritu egiten naiz hain bizkor erreakzionatu izana. Erakunde bakar gisa hartzen gaituen birus batek bat egin gaitu hura saihesteko moduan: isolatuz. Kapitalaren aurrean bizitza lehenetsi eta zaintzeko gaitasuna duen sistema partekatzeko beharra agerian jarri duen gertaera.

Bestalde, ez dirudi zirraragarria eta heroikoa denik isolatzea, ezkutatzea, konfinatzea… gehiago gustatzen zaigu gerrako terminologia: erresistentzia, erasoa, aurkaria…  Baina gurearen moduko espeziearentzat, beste pertsonek nabaritzen dutela sentitzen dutenentzat, bereziki ahalegin handia da. Etxean, askok harremanetan jarrai dezakegu, tirabira gehiago edo gutxiagorekin. Familia- edo elkarbizitza-nukleokarekin harremanetan, guztia kontrolatzeko beharra pixkanaka albo batera utziz eta egoera onartuz. Baina guztiok ez dugu etxean zaintzeko norbait, ez eta gu zainduko gaituen norbait ere. Pertsona batzuk, isolamendu orokorraren baitan, infektatuta gaudelako, gure etxeetan isolamendu bikoitzean gaude. Gainera, familientzako karga garela sentitzen dugu. Ildo horretatik, eskertzekoa da azken 50 urteetan gizateriak orain komunikatzeko eta erraz eta hainbat formatutan antolatzeko modua ematen diguten teknologiak garatu izana: telekomunikazioak, digitalizazio-teknologiak, informatika… elkarrekin egon gabe ere elkarrekin egoteko mundu paraleloa sortu dute.

Oraingo egoera hau laborategi soziala da, hainbat agertokitara eramango gaituen esperimentua. Testuinguru honetan hainbat gai azaleratu dira eta gure gizartean gauzatzeko moduarekin daude guztiak lotuta:

  • Ikusten ari gara merkatu orokorrak ezin diola erantzun premiazko eskaerari. Baina ez dugu herritar mailan irtenbideak aurkitzeko erreakzionatzeko eta pentsatzeko gaitasuna galdu. Hala eta guztiz ere, erakundeak mantsoak dira eta kanpoan ari dira barruan susta lezaketena bilatzen.
  • Ikusten ari gara eraginkortasuna bilatu nahian osasun sistema desegitea arazo handia izan dela eta lekuak, denborak eta oinarrizko elementuek kaosa eragin dutela. Era berean, gure buruari galdetzen diogu prest al gauden zahartutako gizartea izateko.
  • Ikusten ari gara gizarte-ehunak eta antolatzeko gaitasuna oso garrantzitsuak direla kontakturik eduki ezin dugun garai hauetan ere; era berean, hainbat boluntario elkarrekin antolatzen dira eta zalapartarik atera gabe laguntza eskaintzen diote hurbileko jendeari. Herritarrak ez dira gelditzen.

Mundu digitala oso lagungarria da gai horiek garatu eta gauzatu ahal izateko; izan ere, harremanetan jartzea eta antolatzea ahalbidetzen digute. Hala eta guztiz ere, erabiltzen ditugun teknologien atzean fenomeno hori guztia aztertzen duten enpresak daude. Gure jokabideak zuzendu eta jokabide horiei aurre hartzean oinarritzen da beren proiektua, enpresei eta gobernuei ezaugarri jakin batzuk dituzten herritarrentzako sistemak eskainiz.

  • Txinan digitalizazio-prozesuek egoera polizial digitalaren forma hartu dute. Gaixotasunetatik hasi eta jokabideetara arte aztertu eta baloratzen dute, betiere, banakoen askatasunak murrizten dituen ustezko guztien ongiaren alde.
  • Hezkuntza eta osasun arloan, korporazio handiek irtenbideak eta laguntza altruista eskaintzen dituzte berehala beren sistemak eta algoritmoak elikatuko dituzten erabiltzaileen oinarriak betetzeko, betiere, pertsonen eta gobernuen etorkizuna ezagutzeko eta horri eragiteko:
  • Hezkuntzan // konfinamenduak eta irakasle eta ikasleak okupatuta eduki beharrak mundu digitaleko korporazio handien sistemetarako mugimendu pentsatugabeak ari dira sortzen.
  • Osasunean // gobernuek korporazio handiekin egiten dute bat, betiere, egoerari aurre egitea ahalbidetzen duten datuak bildu eta kudeatzeko asmoarekin.

Byung Chi Han-en arabera, subiranotasunaren ideia aldatzen ari da, eta  agian, subirano bihurtzen gaituena ez da mugen kontrola izango, datuen antolamendua baizik. Horrela izanez gero, gogoeta garrantzitsua egin beharko genuke gure seme-alaben eta gure datuak eta jokabideak besteen esku utzi aurretik. Gure askatasunentzat eta subiranotasunarentzat arrisku bihur daitekeen salbuespen-egoera. Espero dugu premiazkotasunak ez digula pentsatzeari uztea eragingo