Begiradak
Julia Almansa López- Fundación Luz Casanovaren Zuzendaria

 

Espainiak pobrezia-egoeran dauden hamar milioi pertsona baino gehiago izango ditu. Oxfam Intermónek berriki argitaratu duenez. Horrek esan nahi du milioi bat pertsona gehiago gizarte-bazterketako egoeran izango direla. Horregatik, urriaren 17an, Pobrezia Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, garrasi egin behar dugu: gizartearen osasun moral eta soziala agerian utziko duten erantzun arin, eskuzabal eta ausartak behar dira. Begirada luzeko konponbideak finkatzeko garaia da, larrialdia konpontzeak biziraupena bermatzeko ez ezik bizitza bermatzeko ere balio dezan.

 

Krisiek,  esaterako, covid 19ak sortu duenak, agerian uzten dituzte gabezia kolektibo handiak eta gure munduko aukera-desberdintasun sakona. Gogor astindutako talde bat aipatuko dut: gure adinekoen etxean lan egiten zuten emakumeak. Emakume horiei buruz ari naiz; izan ere, pandemiaren ondorioz, zaintzen zituztenak hil ondoren, lanpostuak galdu eta kalean geratu direnak. Non eta nola zeuden? Oso erraz azaldu daiteke, lanean ikusezin, zaintzaren gizarte-rolean ikusiezin, batez ere gaixotasuna gordinen sufritu zutenak zaintzen, eta gaur egun ikusezin bihurtu dira, beren pobrezian eta etxerik gabeko egoeran. Pobrezia Ezabatzeko Nazioarteko Egun honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da hausnarketa kolektiboa egitea pobrezia gizarte-agendan sartzeko, pobrezia errotik kentzea beharrezkoa izateaz gain posible dela ohartzeko.

 

Pertsona guztientzako gizarte- eta ingurumen-justizia lortu behar dela nabarmendu du aurten efemerideak. Bizitza sortuko duen begirada luzea bilatzen da. Hori lortzeko, beharrezkoa da gure balio-eredua berrikustea eta, guztion onetik, birbanaketako eraldaketa sakonak bilatzea. Babes-sistema eraginkorragoak sortu behar dira, eta aldaketa pertsonal eta kolektiboa bultzatu behar da, zaintzaren eta samurtasunaren kultura harreman-modu gisa sendotzeko.