Begiradak
Irantzu Aurrekoetxea, Igor Bilbao – Aniztasuna, bizikidetasuna eta giza eskubideak

Datorren maiatzaren 2an Bullying edo Eskola Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da, haur eta gazteen eskola-jazarpenaren eta bullying-aren arazoa ikusarazteko eta haren inguruan kontzientziatzeko.

 

Ebaluazio eta Ikerketarako Euskal Institutuak egindako azterlan baten arabera, zeian asteon aurkeztu den Legebiltzarrean, Euskadin, 9 eta 12 urte bitarteko bost ikasletik batek dio tratu txarrak jasaten dituela eskolan. Oso datu kezkagarria da. Halaber, ziberjazarpen-kasuak gehitu egin direla nabarmendu du ikerlanak. Ziberjazarpenak, gainera, indarkeria-mezuak bizkortzea eta erasotzaileak ugaritzea ahalbidetzen du.

 

EDE Fundazioan 20 urte baino gehiago daramagu irakasle, hezitzaile eta familiekin elkarlanean, elkarbizitzaren eta bullying-aren inguruan, eta, bereziki, berdinen arteko tratu txarren inguruan. Horretarako, prestakuntza-saioak eta sentsibilizazio-kanpainak sustatzen ditugu, material eta tresna pedagogikoak lantzen ditugu, eta inplikatutako pertsona eta taldeetan hainbatetan era oso negatiboan eragiten duten egoerei aurrea hartzeko eta horietan esku hartzeko estrategiak diseinatzen ditugu.

 

Beraz, berdinen arteko tratu txarrak oso errealitate nabarmena dira oraindik ere haurren eta gazteen artean. Errealitate horrek, zalantzarik gabe, Bullying-inik gabeko ingurune seguru eta libreak eraikitzeko beharra adierazten digu, eta horretan jarraitu behar dugu lanean. Badakigu ez dela bide erraza, eta, zalantzarik gabe, inplikazioa, apustu irmoa eta politika-, gizarte- eta hezkuntza-eragileen lan koordinatua eskatzen dituela. EDE Fundaziotik ikastetxeekin, aisialdiko elkarte eta taldeekin, aisialdiko elkarteekin eta kirolekin jarraituko dugu lanean, bullying-aren aurrean jarduteko modurik onena elkarbizitzarako gune positiboak lankidetzan sustatzea baita.