Begiradak
Raquel Barcenilla – EDE Suspergintzako Adinekoen Zerbitzuko psikologoa

 

Ekainaren 15ea. Zahartzaroan Abusuaren eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna

“Elder abuse is a violation of Human Rights” (OMS, 2002)

 

40ko hamarkadan, mikrouhin labea eta frisbeea asmatu ziren garaian, gizon eta emakume nabarmenak sortu zituen belaunaldi bat jaio zen, Jon Lennon, Raquel Welch, Janis Joplin, Al Pacino, Wangari Maathai, Pelé eta Hitler-en faxismoaren aurkako borrokan urte nahasiak bizi eta partekatu zituzten milioika pertsona anonimo. Garai hartan Casablanca estreinatu zen Humphrey Bogart bikainarekin eta Ingrid Bergman ederrarekin, eta Gilda film ahaztezina, Rita Hayworth liluragarriarekin eta Glenn Ford harroputzarekin. Garai hartan Swing-a izan zen nagusitu zen erritmoa. Bing Crosby izan zen Swingaren  ordezkari nagusia, bai eta hamarkadako abeslaririk ezagunena ere,  Frank Sinatraren baimenarekin, jakina.

Belaunaldi horrek 70 eta 80 urte artean ditu gaur egun. Gure adinekoak dira. Zorte hobearekin edo txarragoarekin, gerra krudel batetik eta bataila askotatik bizirik atera direnak. Bada, bizi izan duten azken bataila pandemia bat izan da, ustekabekoa eta krudela, adineko asko eta asko eraman dituena, baldintza izugarrietan.

Eta hori guztia gutxi balitz, higaduraren ondorioz ariman urradurak dituzten pertsona horietako batzuek, zeintzuk hauskortasun edota zaurgarritasun egoeretan bizi diren, “etsaia” izan dute zain haien etxeetako edo egoitza bateko geletako ate itxien atzean

OMEk honela definitzen du tratu txar mota hori: “ekintza bakarra edo errepikatua, edo konfiantzazko itxaropena duen edozein harremanen barruan gertatzen den erantzun egokirik eza, pertsona heldu bati kalte edo larritasuna eragiten diona”.

Tratu txarrak gure helduei? Benetan Jorge? Ideario kolektiboan ideia bat dago: horrelako zerbait ezin dela gertatu, ez dela existitzen eta, jakina, ez dela gertatzen ikusten ez bada. Hori dela eta, 2006az geroztik egun hau ospatzen da, gizartea sentsibilizatzeko, arazo horren areagotzea geldiarazteko eta adineko pertsonei eragin dakiekeen kalteaz kontzientziatzeko, baita familia-ingurunean ere.

Inori ez zaio gustatzen pentsatzea, agian, inguruan, beheko solairuan edo ikastetxearen ondoan dagoen egoitzan tratu txarrak jasaten ari diren adineko pertsonak egon daitezkeela. Baina ikusi nahi ez izateak, ez dakar bere desagerpena: adinekoen %12k tratu txarrak jasaten dituzte Espainian; eta ehuneko hori, adituen arabera, handiagoa ere izan liteke, 24tik batek baino ez baitu jakinarazten.

Aitonaz edo amamaz gozatzeko zorte izugarria izan dugunoi honelako albisteek hotzikarak eragiten dizkigute:

 

Bi gazte atxilotu dituzte amona gela batean bi urtez giltzaperatzeagatik.

80 urteko amari tratu txarrak eragin dizkio eta etxetik bota du ez ziolako dirurik ematen

“Akatuko zaitut puta zahar hori”: zaplaztekoak eta pixoihalak aurpegian, Hortalezako zaharren egoitza batean

Ciempozuelosko egoitza batean emakume zahar bat iraindu zuen laguntzailearentzako behin-behineko askatasuna

 

Zertan ari gara huts egiten? Horrela itzultzen diegu beren borroka eta ahalegina? Beharbada, ahaztu egin dugu egun haien borrokari eta ahaleginei esker daukagula, neurri handi batean, gizarte bidezkoago bat?

Tratu txar mota oro onartezina bada, pertsona eta gizarte gisa dugun erantzukizuna, gutxienez, begiak ez ixtea da; ezin gara tratu txarren konplize edo partaide izan, eta, gure gaitasunen arabera, adinekoei tratu ona emateko kultura sustatu behar dugu; gure helduak babestuko dituzten politikak ezarri behar dira; zaindu ditzagun, gaur haien txanda baita, baina bihar…

EDE Suspergintzan gai hori lantzen dugu ONDOZAIN izeneko programan: Zabarkeriari aurrea hartzeko eta esku hartzeko programa integrala, adinekoenganako eta/edo etxean bizi diren mendekoenganako abusua eta/edo tratu txarrak.